Urolako trena (Santa Luziz)

Pello Zubiria (Argia) 2010ko abe. 13a, 12:12

Diario Vasco-k argitaratu du: “El Gobierno Vasco estudia reabrir el tren del Urola entre Zumaia y Azpeitia“. Ez da Inuzenteen eguna, Santa Luzi baino, periodiko batzuk gehiago saltzeko balioko zien. Gu gazte ginenean gaurko egunez Donostiatik Santa Luzitara joateko tren bat edo beste bigarren bat zeneuzkan aukeran: nortekoa bata, Oria ibarrean barrena igotzen dena Zumarragara, bestea kostaldekoa aurrena Zumaira eta hemendik Urola ibaiaren aldamenetik Urretxu eta Zumarragaraino iristen zena. Nire sorleku Aginagako erriberetan ordu batzuk Baskongadoaren bozinak markatzen zituen, baina nabarmenak ziren beste batzuetan Urolaren sirenak. 1988ko Trikitilari Txapelketan Imuntzo-Epelarrek kantatu zutituzten Agiña batek Urolako trena izendatutako kopla hauek.

UROLAKO TRENA

Hau da tristura ta pena
Hil da Urolako trena
Ohostu digute haren
Triki-traka ta sirena.

Zumarratik Zumairaino
Eguzki, euri ta laino
Zer gauza politagorik
Urolako trena baino.

Baserritik azokara
Fabrikatik hondartzara
Tren trakets horren doinuan
Hamaika dantzatu gara.

“Jarriko dugu berria”
Zer gezur lotsagarria
Jan zuten hitza salatuz
Urratu gure eztarria.

Santa Luzi dago triste
Ta Inazio penaz bete
Urola hil zuten gizonak
Madarikatzen dituzte.

XV.garren Trikitixa Txapelketa 1988. IZ-300-301 D. Donostia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide