Atxikimendu ugari jaso dituzte Gabonetan presoen alde egingo diren ekimenek

Uztarria.eus 2010ko abe. 20a, 12:12

Hainbat eragile eta norbanako elkartu zen larunbatean, Sindikatu Zaharrean.

Alderdi politiko, sindikatu, kultura, kirol, hezkuntza, merkataritza, norbanako eta herri eta gazte mugimenduko kideek egin dute bat ekimenekin

Besteak beste, abenduaren 24an elkarretaratzea eta 31n, manifestazioa egingo dituzte

Joan den zapatuan, hilak 18, hainbat eragile eta norbanakok Gabonetan presoen alde egingo diren ekimenak aurkeztu zituzten Sindikatu Zaharrean. Han bildutakoen arabera, "prozesu demokratikoa gorpuzten ari den garai hauetan ezinbestekoa da presoek pairatzen dituzten eskubide urraketekin amaitzea". Horrenbestez, "sakabanaketarekin amaitzea, gaixotasun larriak dituzten presoak kaleratzea, bizi guztiko kartzela zigorra bertan behera uztea eta espetxe barruan egiten diren eskubide urraketekin amaitzea" eskatu zuten.

Presoei eta senideei elkartasuna adierazteko, antolatu dituzten ekimenetan "parte hartzeko" deia luzatu zieten herritarrei. Hona ekimenak:

Abenduak 24, ostirala, kontzentrazioa plazan, 19:00etan hasita.

Abenduak 31, ostirala, manifestazioa 19:00etan, igerilekutik abiatuta.

Urtarrilak 8, zapatua, manifestazio nazionala Bilbon.

Hona atxikimendua eman dutenen zerrenda:

Alderdi politikoak:

  • Azpeitiko ezker abertzalea
  • Azpeitiko Eusko Alkartasuna
  • Azpeitiko Aralar

Sindikatuak:

  • Azpeitiko LAB
  • Azpeitiko ELA

Kultura:

  • Azpeitiko kitarrista taldea
  • Zezenbeltz zezenzale elkartea
  • Erniarraitz bertsozale elkartea
  • Orkatz kultur elkartea
  • Kasik musika taldea
  • Friday´s Krew musika taldea
  • Egurra ta Kitto musika taldea
  • Unai Frantsesena Azpeitiko Bandako zuzendaria
  • Xabier Borda idazlea
  • Jose Luis Otamendi idazlea
  • Pako Aristi idazlea
  • Alaitz Olaizola aktorea
  • Gurutze Eizmendi aktorea

Kirola:

  • Azpeitiko eskalada taldea
  • Ilunpe pilota elkartea
  • Lagun Onak txirrindulari elkartea
  • Lagun Onak futbol elkartea
  • Mikel Aranburu futbol jokalaria
  • Mikel Labaka futbol jokalaria
  • Hodei Mendinueta futbol jokalaria
  • Benantxio Irureta mendizalea
  • Jesus Mari Errazu mendizalea
  • Xabat Manzisidor korrikalaria
  • Iñaki Zubizarreta motza korrikalaria
  • Asier Oiarzabal disdira korrikalaria
  • Haritz Iturbe Moreno korrikalaria
  • Garikoitz Uzkudun korrikalaria
  • Urko Etxeberria Urko remontista
  • Jon Etxeberria Jon remontista
  • Aritz Etxeberria Etxeberria IV remontista
  • Imanol Badiola Badiola remontista
  • Igor Agirrezabala Agirrezabala remontista
  • Xuban Oiarzabal Matxin III remontista
  • Eñaut Oiarzabal Matxin VI remontista
  • Unai Iparragirre txirrindularia

Hezkuntza:

  • Iraurgi ikastetxeko langile talde bat
  • Karmelo Etxegarai eta Urola ikastolako guraso eta irakasle talde bat

Merkataritza:

  • Azpeitko Bertan merkatari elkartea

Herri eta gazte mugimendua:

  • Azpeitiko bilgune feminista
  • Azpeitiko Gazte Independentistak
  • Azpeitiko Gazte Asanblada
  • Azpeitiko Euskal Herrian Euskaraz
  • Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimendua
  • Presoen senideak
  • Preso ohiak

Herritarrak:

  • Maria Jesus Arregi
  • Begoña Elias
  • Inaxita Bereziartua
  • Miren Odriozola

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide