Eguzkiñe Peña futbolaria izendatu dute 2010eko azpeitiar kirolari onena. Aurten Superligako Realeko taldean ari da jokatzen azpeitiarra eta, zapatuan, udaletxeko areto nagusian eman zioten saria. Peñak sariarekin "oso gustora" dagoela adierazi du: "herriko kirolari onena izendatzea ohore handia da, eta oso gustora nago".
Kirol Bolondres onenaren saria, bestalde, Joxe Mari Eizagirrek eskuratu zuen, Kirol Batzordearen erabakiz. Eizagirre Lagun Onak Futbol Taldeko presidentea izan zen 30 urte baino gehiagoz eta berak sortu zituen herriko eskolarteko txapelketak ere.
Hamaika hautagai zeuden kirolari onenaren saria jasotzeko. Aukeraketa, herriko kirol elkarteek aurkeztutako zerrendetan oinarrituta eta lorpenak kontutan hartuta egin zuten. Ekitaldian, hautagai guztiek garaikurra jaso dute Udaleko ordezkarien eskutik.
Hona 2010eko azpeitiar kirolari onena sarirako hautagaiak:
Lagun Onak Txirrindulari Elkartea: Jon Dominguez
Azpeitiko Areto Futbol Taldea: Jose Mari Blanco
Escuderia Lagun Artea: Urtzi Oteiza
Azpeitiko Karate Elkartea: Asier Huegun
Ilunpe Pilota Elkartea: Xabier Aldalur
Ikasberri Kirol Elkartea: Urtzi Lopetegi
Iraurgi Saskibaloi Taldea: Ana Larrañaga
Judo Club Kimura: Maria Isabel Zabaleta
Izarraitz Igeri Elkartea: Ainhoa Goenaga
Lagun Onak Futbol Taldea: Eguzkiñe Peña
Kirol elkarteetatik kanpo (Erremontea): Jagoba Labaka