Domusa enpresak Zilarrezko Q saria jaso du bere kudeaketagatik

Uztarria.eus 2010ko abe. 22a, 11:12

Joan den ostegunean jaso zuen saria Barakaldoko BEC-en

Enpresako kudeaketa ona dela-eta jaso du saria.

Berogailu eta eguzki-energia sistemak egiten dituen Domusa enpresak Zilarrezko Q saria jaso zuen joan den ostegunean, hilak 16, Euskalitek Barakaldoko BEC-en (Bilbao Exhibition Center) egindako sari banaketan. Enpresako kudeaketa ona dela-eta jaso du saria.

Zilarrezko eta Urrezko Q sariak Europako EFQM ereduari ematen zaizkion sariak dira, eta Euskalitek ematen ditu.

Domusak pasatu den ostegunean jasotako sariaz gain beste bi ere baditu: Ingurugiro Kudeaketaren Ziurtagiria ISO 14001 eta Lan Segurtasunaren eta Osasunaren Ziurtagiria OHSAS 18001.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide