Azpeitiko Udalak hitzarmena sinatu du Kutxa eta Euskadiko Kutxarekin

Uztarria.eus 2010ko abe. 22a, 13:12

Bi kutxek eskaintzen dituzten komunikazio guztiak euskaraz izan daitezen sinatu dute hitzarmena

UEMA barruan dauden 40 udalerrik sinatu dute akordioa

Azpeitiko Udalak eta UEMA (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) barruan dauden gainontzeko udalerriek Kutxa eta Euskadiko Kutxarekin hitzarmena sinatu dute, udalerrietan eskaintzen dituzten komunikazio guztiak euskaraz izan daitezen.

Bi kutxek honako konpromisoak hartu dituzte, besteak-beste: langile guztiek (finkoak zein aldi baterakoak) zerbitzuak euskara egokian eskaintzeko gai izatea, bezeroei lehenengo hitza euskaraz egitea, produktuen eskaintza euskaraz egitea, txartelak euskaraz sortzea kontrakorik esan ezean eta publizitate, kartel eta esku orriak euskaraz egotea.

Bost urterako hitzarmena sinatu dutenez, urtero urtero helburu zehatzak finkatuko dituzte eta hizkuntza neurketak egingo dituzte udalek.

Azpeitia 2008ko apirilaren 5az geroztik da UEMAko kide .

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide