Joan den larunbatean 2. Mailako Gipuzkoako Taldeen Kopa parte hartu zuten Izarraitz Igeri Elkarteko 12 urtetik gorako igerilariek. Azpeitiko igerilekuan izan zen proban ondorengo emaitzak lortu zituzten azpeitiarrek:
- 500 metro librean: Pablo Etxeberriak (6. postua)
- 100 metro librean: Naiara Perez (14. postua), Luke Corta eta Jon Odriozola (15. postua) eta Jon Irigoien (16. postua).
- 50 metro bizkarrez: Ana Alberdi (8.postua) eta Anne Berasategi (18. postua).
- 200 metro bizkarrez: Unai Orbea (10.postua).
- 100 metro bularrez: Ainhoa Goenaga (2. postua).
- 50 metro tximeleta: Ainitze Odriozola (5.postua), Jon Irigoien (6. postua), Jon Odriozola (7. postua) eta Luke Corta (12.postua).
- 100 metro estiloak: Ana Alberdi (4. postua).
- 200 metro librean: Ainhoa Goenaga (6.postua), Ainitze Odriozola (7.postua), Pablo Etxeberria (10.postua) eta Unai Orbea (12.postua).
- 50 metro bularrez: Naiara Perez (9.postua) eta Anne Berasategi (18.postua).
- 50 metro librean: Ana Alberdi (8.postua) eta Anne Berasategi (18.postua).
- 200 metro tximeleta: Jon Irigoien (6.postua).
- 100 metro bizkarrez: Luke Corta eta Unai Orbea (11.postua).
- 400 metro librean: Ainhoa Goenaga (4.postua), Pablo Etxeberria (6.postua), Ainitze Odriozola (9.postua) eta Jon Odriozola (11.postua).
Mutilek taldekako proban ere hartu zuten parte eta 7.postua eskuratu zuten 4x100 metro eta 4x50 metro estiloetan.