Bihar arratsaldean etorriko dira Olentzero eta Mari Domingi

Uztarria.eus 2010ko abe. 23a, 13:12

.17:15ean hasita, kalejira egingo dute Alde Zaharrean

Kalejiraren ondoren, ongi etorri ekitaldia egingo diete Sanagustin kulturgunean

Azken urteetako moduan, bihar, Gabon Eguna, arratsaldez etorriko da Olentzero Azpeitira. 17:15ean, Arana Kalean hasita, Ttuntturroek, Musika Eskolako soinujoleek, Olentzerok eta Mari Domingik kalejira egingo dute Alde Zaharrean.

Gero, 17:45-18:00ak inguruan, Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria egingo diote Sanagustin kulturgunean . Lehenik aurreskua egingo diete Itsasi eta Dantza Sueltoko ikasleek. Segidan, abesti batzuk kantatu eta umeen gutun eta idatziak jasoko dituzte Olentzerok eta Mari Domingik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide