Aurrera doa Azpeitiko Kultur Mahaiaren bazkidetza kanpaina, eta honezkero 130 bat bazkide baditu. Herritarren artean hilaren 11n hasi zuen kanpaina.
Urtean 10 euro besterik ez dira, eta Kultur Mahaiak zozketak-eta egingo ditu.
Bazkide egiteko aukerak:
- Idatzi lapikue@gmail.com helbidera izen-abizenak eta telefono zenbakia.
- Deitu edo idatzi mezua 622 500 113ra.
- Egoitzara joan (Perez Arregi plaza 1, behea).
Azpeitiko kultur bilguneak 19.000 euroko aurrekontua du 2011rako, eta helburu garrantzitsuak, era berean: Sanagustinen hasiera finkatzea eta han dinamika handia lortzea, lapikue.net kultur weba hobetzea, kultur egutegiko irizpideak gauzatzen hastea, II. Kulturaldia antolatzea...
Animatu zu ere bazkide egitera!