Lagun Onak M.B.-k mendian agurtuko du 2010. urtea

Uztarria.eus 2010eko abenduaren 24a

Hilaren 31an, Otzaurtetik Arantzazura egingo dute ibilaldia

Urte Berri Egunean, berriz, Erlora joango dira

Urteko azken egunerako, hilak 31, Otzaurtetik Arantzazura ibilaldia antolatu du Lagun Onak M.B.-k. Helduentzako ibilaldia izango da eta 07:00etan abiatuko dira Azpeititik Otzaurtera autobusez. Handik Aizkorrira igoko dira, gero, Arantzazura jaisteko.

Izena abenduaren 29a, asteazkena, baino lehen eman behar da Mendizaleen Elkartean edo www.lagunonakmb.org webgunean. Bazkideek 4 euro ordaindu beharko dute eta gainontzekoek 6 euro. Ikasle eta langabetuek, berriz, 3 euro.

Urteari hasiera Erlon

Urte Berri Egunean, hau da, urtarrilaren 1ean, Erlora egingo dute ibilaldia Lagun Onak M.B.koek. 09:00etan abiatuko dira plazatik Erlora eta, 11:00ak inguruan, euskal presoen eskubideen aldeko argazkia aterako dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide