Elurra dela-eta, eragozpenak

Uztarria.eus 2010ko abe. 24a, 14:12

Urrakin kateak behar dituzte autoek

Bidanian eta Azkaraten kontu handiz gidatzea gomendatzen da

Euskal Herriko hainbat errepide itxita daude. Beste askotan, kateak behar dituzte autoek, eta kontuz gidatzea gomendatzen da guztietan.

Azpeitia inguruan ere egin du elurra eta, hori dela-eta, Azkaraten eta Bidanian kontu handiz gidatzeko dio Trafiko Zuzendaritzak. Urrakin, berriz, kateak beharrezkoak dira.

Dena dela, Herrizaingo Sailak telefono zenbaki hau jarri du martxan errepideen berri emateko: 902 112 088.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide