Iraurgik lehen itzuliko azken partida jokatuko du bihar, etxean

Uztarria.eus 2010eko abenduaren 28a

Almeriako Promobys Tijola taldearen kontra jokatuko du

.21:00etan hasiko da neurketa, Azpeitiko kiroldegian

Urteko eta lehen itzuliko azken partida jokatuko du bihar, asteazkena, Zilarrezko LEB Mailako Lan Mobel Iraurgik. Etxean jokatuko du Alemeriako Promobys Tijola taldearen kontra, 21:00etan hasita.

Lan Mobel Iraurgi sailkapeneko 13.postuan dago, lau partida irabazi eta bederatzi galduta. Promobys Tijola, berriz, bederatzi garaipen eta 4 porrotekin sailkapeneko laugarren postuan dago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide