Uztarria aldizkarian iragarri zuten moduan, gaur, Fangoriak kontzertua eskainiko du Sanagustinen, 23:00etan hasita. Hori dela-eta, Uztarria Komunikazio Taldeak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu.
Sarrerak eskuratzeko beheko galderaren erantzuna emanez, 943 15 03 58 zenbakira deitu behar da.
Nola da Alaskaren benetako izena?
Sarrerak Sanagustingo lehiatilan ere erosi ahal izango dira, 17:00etatik aurrera. 15 euro ordaindu beharko dira.
Alaskarekin solasean
Uztarria.com gaur Alaskarekin egon da, eta "Azkoitian baino harrera hobea izatea espero" duela adierazi du abeslariak. Sanagustinez galdetuta, aspaldian ikusi duen kulturgunerik "ederrena" dela jakinarazi du.
Kultur Mahaiarekin bat
Kultur Mahaia egiten ari den lanarekiko interesa agertu du Alaskak, eta Mahaiko "bazkide ere egin" dela esan du: "Oso garrantzitsua da herrian kultur mugimendua izatea eta horrelako kontzertuak antolatzea, horregatik egin naiz bazkide".
Azken ordua (abenduak 29, 10:30): Uztarriak inozentada egin nahi zuela-eta sartu zuen albiste hau atzoko egunez.