Loiolako liburutegia irekita egongo da urtarrileko asteburuetan

Uztarria.eus 2010ko abe. 29a, 12:12

Urtarrilaren 8an, larunbatean irekiko dute

Astegunetako ordutegi berdina izango du: 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara

Urtarrilaren 8an, zapatua, hasita eta hileko azken astebukaerara arte, Loiolako liburutegia irekita egongo da. Astebukaeran asteguneko ordutegi berdina izango du liburutegiak: 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:00etara. Herritarrek egindako eskaerari erantzun nahi izan dio Udalak modu horretan.

Uztarria herri aldizkariak 2007ko abenduan Loiolako liburutegiaz egindako erreportajea hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide