Datorren astean hasiko dira danborradako entseguak

Uztarria.eus 2011ko urt. 3a, 11:01

Urtarrilaren 11n, 13an eta 18an izango dira helduenak, 21:00etan hasita Izarraitz pilotalekuan

Umeenak, berriz, urtarrilaren 13an, 17an eta 18an izango dira, Izarraitzen, 16:00etatik aurrera

San Sebastian bezpera gerturatzen ari dela-eta, urteroko moduan, helduen danborradako entseguak hasiko dituzte Gabonetako oporrak bukatu bezain laster. Urtarrilaren 12an, asteartean, izango da lehenengoa. Hilaren 13an, osteguna, eta 18an, asteartea, ere entseguak egingo dituzte, 21:00etan hasita Izarraitz pilotalekuan.

Umeenak, berriz, urtarrilaren 13an, 17an eta 18an izango dira, Izarraitz pilotalekuan 16:00etatik 17:00etara bitartean.

Hainbat aldaketa

Danborradako taldeetako ordezkarien batzordeak erabakita, hainbat aldaketa izango ditu 2011ko helduen danborradak. Aurten ordubete beranduago hasiko da, hau da, 23:15ean. Gainera, lehenengo plazan elkartuko dira talde guztiak eta bandera igo ondoren, urteroko kale buelta egingo dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide