Bainuetxeetan egonaldiak egiteko izen-emate epea ireki du Imsersok

Uztarria.eus 2011ko urt. 3a, 14:01

Otsaila eta abuztua bitartean bainuetxean egonaldia egin nahi duten erretiratuek hilaren 17rako eman behar dute izena

Egonaldia 254 eta 447 euro bitartean ordaindu beharko dute

Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) 2011n bainuetxeetara antolatu dituen egonaldietara joan nahi dutenentzat deialdia luzatu du.

Otsaila eta abuztua bitartean bainuetxeren batera joan nahi dutenek, urtarrilaren 17a baino lehen eman beharko dute izena, Udaleko Gizarte Zerbitzuetan. Izena ematen duten erretiratuek Espainiako eta Euskal Herriko bainuetxe desberdinen artean aukeratu beharko dute.

Hamabi eguneko egonaldiak izango dira eta 254 eta 447 euro bitartean ordaindu beharko dute joan nahi dutenek. Lo egiteko lekua, jatorduak, tratamendu termalak, aisialdiko ekintzak eta bidaia-asegurua prezioaren barnean sartzen dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide