Ruper Ordorikaren kontzerturako sarrerak gaur arratsaldean jarriko dituzte salgai

Urola Kostako Hitza, uztarria.com 2011ko urt. 4a, 12:01

Larunbatean, hilak 8, izango da kontzertua 22:30ean hasita, Sanagustinen, Kultur Mahaiak antolatuta

Gaur arratsaldean Sanagustinen erosi ahal izango dira sarrerak

Azpeitiko Kultur Mahaiak Ruper Ordorikaren kontzertua antolatu du larunbat honetarako, hilak 8rako. Sanagustin Kulturgunean izango da saioa, 22:30ean.

Sarrerak gaur arratsaldean jarriko dituzte salgai. Arratsaldez Sanagustinen bertan erosi ahal izango dira, 18:00etatik 20:00etara, Azpeitiari buruzko Argazki Zaharren II. erakusketa egongo baita bertan aste guztian.

Goizetan, berriz, bihartik aurrera Kultur Mahaiaren egoitzan (Perez Arregi 1, behea) erosi ahal izango dira, 09:30ak eta 13:00ak bitartean.

Gazte txartela edo erratiratuena dutenei 6 euro kostako zaie sarrera, eta 10 euro gainontzekoei. Gainera, aurrez, 200 sarrera salduko dira, eta beste 100 egunean bertan saltzeko gordeko dituzte. Sanagustinen, legez, 300 pertsona sartzen dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide