Errege Magoen laguntzaileek gutunak jasoko dituzte gaur

Uztarria.eus 2011ko urt. 4a, 13:01

.17:30etatik aurrera Sanagustinen egongo dira

Bihar, Errege egun bezpera, Errege Magoek kabalgata egingo dute herriko kaleetan

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoen laguntzaileak gaur, urtarrilak 4, haur eta gaztetxoen gutunak jasoko dituzte, 17:30etik aurrera, Sanagustinen. Baigera Erretiratuen Elkarteak antolatu du ekimena.

Bihar, Errege egun bezpera, Errege Magoen kabalgata egingo dute Azpeitiko kaleetan. Gaspar, Meltxor eta Baltasar 17:30ean trenean iritsiko dira Azpeitiko trenaren museora. Gero, 19:00etan abiatuta, igerilekutik kalejira egingo dute. 20:00etan, Erregeak udaletxeko balkoira igoko dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide