Santutegiko teilatuaren zati bat konpontzeko 200.000 euro

uztarria,com 2011ko urt. 4a, 19:01

Lanak Reformas y Contratas de Gipuzkoa SL enpresari esleitu dizkio Foru Aldundiak eta lau hilabetez luzatuko dira

Basilikaren atariaren eta kupula inguratzen duen girolaren estalkia dira konponduko dituztenak

Loiolako santutegiko teilatuaren zati bat konpontzeko lanak abian jarriko ditu laster Gipuzkoako Foru Aldundiak. Hain zuzen ere, 200.000 euro bideratuko ditu Diputazioak konponketa lan horiek burutzeko. Lanak Reformas y Contratas de Gipuzkoa SL enpresari esleitu dizkio eta lau hilabetez luzatuko dira.

Foru Aldundiko arduradunek azaldu dutenez, basilikaren atariaren eta kupula inguratzen duen girolaren estalkia dira konponduko dituztenak. Horrez gain, kaltetuta edo hondatuta dauden beste zenbait teila-sail ere konponduko dituzte.

Loiolako santutegiaren teilatuak 7.700 metro karratu ditu guztira, basilikaren kupula eta dorreak kontuan hartu gabe. Orain dela hogeita bi urte inguru, 1989an, santutegiaren jabe den Aldundiak guztiz eraberritu zuen santutegiaren estalkia. Diputaziokoek esan dutenez, oro har santutegiaren teilatua "oso ondo" dago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide