Bilboko manifestaziora joateko autobusa antolatu dute

Uztarria.eus 2011ko urt. 5a, 12:01

Jim Clarken eta Orkatzen eman daiteke izena euskal presoen eskubideen aldeko martxara joateko

Larunbatean, 16:00etan abiatuko da autobusa anbulatorio aurretik

Larunbatean, hilak 8, Bilbon Egin dezagun urratsa lelopean, euskal preso politikoen eskubideen alde egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu dute. Autobuserako izena ostirala bitartean eman behar da Orkatzen edo Jim Clarken.

Zapatuan, 16:00etan abiatuko da autobusa anbulatorio aurretik Bilbora.

Azpeitiko hainbat norbanakok eta eragilek eman diote atxikimendua manifestazioari. Herritarrek egindako bideoa ikusteko egin klik hemen .

Azpeitiko presoak, deportatuak eta iheslaria

Presoak
- Juan Karlos Arruti. (Paterra). Cordobako (Espainia) kartzelan daukate preso, Azpeititik 780 kilometrora. 1989ko irailean atxilotu zuten.
- Gotzon Aranburu. Villenan (Herrialde Katalanak) preso, 760 kilometrora. 2002ko abenduan atxilotu zuten.
- Xabier Etxeberria. (Txapi). Soto del Realean (Espainia) preso, 420 kilometrora. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten, eta 2009ko maiatzean Espainiaratu egin zuten.
- Jabi Agirre. Ocaña I.ean (Espainia) preso, 530 kilometrora. 2003ko urtarrilean atxilotu zuten Frantzian, eta 2008ko abenduan Espainiaratu egin zuten.
- Joseba Segurola. Osnyn (Frantzia) preso, 880 kilometrora. 2005eko martxoan atxilotu zuten.
- Iker Iparragirre. Bois D'Arcyn (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2007ko uztailean atxilotu zuten.
- Josu Urbieta. (Pow). La Santen (Frantzia) preso, 910 kilometrora. 2010eko ekainean atxilotu zuten.

Deportatuak
- Iñaki Etxarte. Kuban deportatuta.
- Maria Angeles Artola. Venezuelan deportatuta.

Iheslaria
- Juan Manuel Bereziartua. (Pakea)

Askatasunaren weba: www.askatu.org

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide