Badatoz koadrilen arteko kirol txapelketak

Uztarria.eus 2011ko urt. 7a, 10:01

Urtarrilaren 29an pala txapelketarekin hasiko dute lehia, eta uztaila bitartean hilero izango da txapelketa

Hilaren 18a bitartean hainbat tabernatan eman ahal izango da izena

"Koadrilen arteko komunikazioak etenik izan ez dezan eta gazteen arteko harremanak hobetzeko asmoz", gazteen arteko txapelketa antolatu du Azpeitiko Gaztetxeak.

Txapelketa urtarrilaren 29an hasiko da. Hilabetero joko edo kirol desberdinak egingo dira koadrilen artean. Urtarrilean pala txapelketa jokatuko dute; otsailean, 3X3 saskibaloi txapelketa; martxoan, mus txapelketa; apirilean, erratz hockey txapelketa; maiatzean eta ekainean, herri kirolak eta uztailean, baltsa jaitsiera. Txapelketa bakoitzaren ostean puntuak banatuko dituzte koadrila guztien artean eta, beraz, txapelketa guztietan hartu beharko dute parte izena ematen duten koadrilek.

Lehenengo txapelketa (Pala txapelketa) urtarrilaren 29an izango da, 16:00etan, Frontoi Txikian. Txapelketa bukatutakoan afaria egingo dute gaztetxean.

Izena, urtarrilaren 18a, asteartea, baino lehen eman behar da Etxe Zuri, Orkatz, Korrale, Txarrantxa, Intz, Zuhatz edo Lokotx tabernetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide