10:30erako igerilekuko uretan nahiz kanpoan beroketa lanak egiten ari ziren gaur goizean Izarraitz Igeri Elkarteko egungo kideak nahiz lehen ibilitakoak. Elkarteak 25 urte bete ditu, eta barne mailako txapelketa jokatuz hasi dute ospakizuna. 11:00etan ekin diote lehiari umore onean hainbat adinetako kirolariek,eta guztira 60 lagun inguruk hartu dute parte. Bertan izan da, besteak beste, elkartearen sortzailea, Tomas Juaristi. "Egun polita eta berezia" dela esan du elkarteko lehen entrenatzailea izandakoak, prestaketen eta urduritasunaren artean.
.13:00ak alderako amaitzeko asmoa dute, eta handik Urrestillako Jai-Alai jatetxera joango dira ospakizunarekin jarraitzera, bazkari ederra eginez. Bazkari berezia izango dela esan dute antolatzaileak, baina ez dute gehiago aurreratu.