Soreasuko besaulkien instalazio eta hornidura lehiaketa zabalik da

Uztarria.eus 2011ko urt. 10a, 12:01

Urtarrilaren 15erako aurkeztu beharko dira eskaintzak

.220.955 (BEZ barne) euroko aurrekontua izango dute lanek

Soreasu Eraikin Soziokulturaleko lanak aurrera doaz, eta Udalak lehiaketara atera du gunean jartzeko besaulkien instalazio eta hornidurarako kontratazioa. Eskaintzak urtarrilaren 15erako aurkeztu beharko dira udaletxean, lehiaketa ireki bidez eta presazko prozedura erabiliz esleituko baita.

Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 220.955 (BEZ barne) eurokoa izango da, eta esleitzeko orduan kontuan izango dute hainbat irizpide: eskaintza ekonomikoa, entrega epeen hobekuntzak, ezaugarri teknikoak edo arlo teknikoan roposaturik hobekuntzak, esaterako. Esleipendunak, gehienez ere, hamabi asteko epea izango du lanak amaitzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide