Urtarrilaren 31n bukatuko da kirol elkarteen diru laguntzak eskatzeko epea

Uztarria.eus 2011ko urt. 10a, 13:01

Urte naturalari lotzen zaizkion kirol modalitateen elkarteentzat dira laguntzak

.2010 denboraldian oinarritutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute

Azpeitiko kirol elkarteek urtarrilaren 31a, astelehena, baino lehen eskatu beharko dituzte 2011. urterako diru laguntzak. Urte naturalari lotutako kirol modalitateen elkarteentzat dira diru laguntza horiek.

Eskaerak, Udal Harrera Erregistroan egin behar dira eta aurkeztu beharreko dokumentazioak 2010. urtean oinarritua izan beharko du. Informazio gehiago behar izanez gero, Udalera deitu (943 150095) edo kirolak@azpeitia.net helbidera idatzi besterik ez dago.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide