Juan Orbegozo 'Alegiko Juan' panderojolea hil da

Uztarria.eus 2011ko urt. 10a, 14:01

Atzo hil zen, 82 urte zituela; gaur izango da haren aldeko hileta elizkizuna, 19:00ean Alegiako parrokian

Izatez azpeitiarra zen, baina Alegian bizi zen

Juan Orbegozo Alkorta Alegiko Juan (1928) panderojolea hil zen atzo (igandea). Azpeitiko Endaizpe baserrian jaio zen duela 82 urte eta, handik urte batzuetara, Alegira joan zen bizitzera. Auntxa osaba-ilobekin hasi zen panderoa jotzen, eta Laja eta Eleuterio Tapiarekin ere jardun zuen erromeriaz erromeria giroa alaitzen. Euskal Herriko trikitixaren munduan "arrastoa utzi" duen gizona dela jakinarazi du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak.

Gaur, astelehena, 19:00etan izango da hileta elizkizuna Alegiako San Joan Batailatzailearen parrokian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide