Gipuzkoako Automobilen Federazioak lau azpeitiar saritu ditu

Uztarria.eus 2011ko urt. 11a, 11:01

Goian ezkerretik eskubira, Urtzi Oteiza, Joxe Labaka eta Gorka Otaegi. Behean, Gurutz Agirretxe eta Aitor Otaegi. (Urtzi Oteiza)

Joxe Labakak eta Aitor Otaegik, eta Urtzi Oteizak eta Gorka Otaegik jaso dituzte sariak

Gurutz Agirretxe errezildarrak ere saria jaso zuen

Joan den zapatuan, hilak 8, Gipuzkoako Automobilen Federazioak 2010 denboraldiko sari banaketa egin zuen Donostian.

Lau azpeitiar saritu zituzten ekitaldian: Joxe Labaka eta Aitor Otaegi eta Urtzi Oteiza eta Gorka Otaegi.

Joxe Labaka eta Aitor Otaegik Gipuzkoako Rally eta Rallysprint txapelketan 3. postua eskuratu zuten. 5. motako autoen artean, berriz, lehenengo saria jaso zuen bikote azpeitiarrak. Urtzi Oteiza eta Gorka Otaegik 3. motako autoetan lehenengo saria jaso zuten, eta Gipuzkoako Rally eta Rallysprint txapelketako sailkapenean zazpigarren postua lortu zuten.

Slalomean, Gurutz Agirretxe errezildarrak Junior mailako lehenengo saria jaso zuen eta 3. motako autoetan lehenengo postua lortu zuen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide