Hilaren 23an ere sokamuturra izango da

Uztarria.eus 2011ko urt. 11a, 19:01

San Sebastian egunez izango da lehendabizi zezena, urtarrilaren 20an; handik hiru egunera berriro, igandez

Hilaren 23ko eguerdian zezen txikiak eta poniak ere egongo dira

Bi aldiz izango da sokamuturra aurtengo San Sebastian festetan Azpeitian, Zezen Beltz elkarteak bere webgunean dioenez. Aurrena hilaren 20an (osteguna), San Sebastian egunez, ohi bezala. Bigarrena urtarrilaren 23an, igandez. Zezen Beltzek dio berak eskatu diola Udalari 23an ere zezena jartzeko, eta Udalak onartu egin du.

San Sebastian egunean 12:00-12:30ak eta 16:30-20:00ak artean izango da sokamuturra, beti bezala. Ganadutegia: Arno. Hilaren 23an, berriz, 16:30etik 20:00etara. Ganadutegia: Gorixo.

Urtarrilaren 23an 12:00etan zezen txikiak eta poniak ere aterako dituzte, Azpeitiko plazan, Zezen Beltzek antolatuta. Ganadutegia: Albisu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide