Batu Gaitezenen eskutik, hizpide izango dira gaur herritarren bozka joerak

Urola Kostako Hitza 2011ko urt. 12a, 11:01

.19:30ean hasiko da mahai ingurua

Alfredo Retortillo, Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziadun eta EHUko irakaslea izango eta Iñaki Martinez de Luna soziologian doktorea izango dira hizlariak

Batu Gaitezen ekimenak antolaturik, mahai ingurua izango da gaur Sanagustin kulturgunean. 19:30etik aurrera, 2011ko udal eta foru hauteskundeetan herritarrek izaten dituzten joerak aztertu eta eztabaidatu dituzte.

Hizlariak gizarte eta politikan aditu diren bi irakasle izango dira. Alde batetik, Alfredo Retortillo, Zientzia Politikoetan eta Soziologian lizentziadun eta EHUko irakaslea izango da; hedabideetan politika analista moduan aritzen da sarri. Harekin izango da Iñaki Martinez de Luna soziologian doktorea; Hizkuntzaren Soziologian aritua, bereziki hizkuntza gutxituen inguruan, Argia aldizkarian iritzigilea, Eusko Ikaskuntzako kidea eta Eusko Entziklopediaren zuzendaria da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide