Soraluzera goiz ibilaldia antolatu du Lagun Onak M.B.-k

Uztarria.eus 2011ko urt. 12a, 13:01

Larunbatean, 08:00etan abiatuko dira Azpeitiko plazatik

Joan nahi dutenek izena urtarrilaren 13a baino lehen eman beharko dute izena

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, Azpeititik Soraluzera goiz ibilaldia egingo dute datorren larunbatean, hilak 15.

Larunbatean, 08:00etan abiatuko dira Azpeitiko plazatik. Azpeititik Azkaratera eta handik Hirukutzetara igoko dira. Ondoren, Karakatera igo eta Soraluzera jaitsiko dira. Bost-sei ordu inguruko ibilaldia izango da.

Joan nahi dutenek urtarrilak 13, osteguna, baino lehen eman beharko dute izena Mendi Bazkunaren tabernan edo www.lagunonakmb.org webgunean. Bazkideek 4 euro ordaindu beharko dituzte eta ikasle zein langabetuek 3 euro. Gainontzekoek, berriz, sei euro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide