Uztarria.com-ek 484.129 bisita izan ditu 2010ean

Uztarria.eus 2011ko urt. 13a, 12:01

Bisita horietan 1.367.773 orri ireki dituzte irakurleek

Uztarria.com sortu zenetik 2.352.550 bisita izan ditu atariak

Uztarria.com-ek 2010. urtean 484.129 bisita izan ditu. Bisita horietan 1.367.773 orri ireki dituzte irakurleek. 2009an baino 62.047 bisita gutxiago izan ditu Uztarria.com-ek eta 2008an baino 10.927 gutxiago. Bi urte horietako batez besteko bisita kopuruak gora egin zuen ez-ohiko geratakari batzuk tarteko: ETAk Inaxio Uria enpresa burua hil zuen eta Udalean zentsura mozioa izan zen. Horretaz gain, kontuan hartu behar da iruzkinak egiteko modua arautu egin duela Uztarriaren webak. Aldiz, 2007an baino 82.556 bisita gehiago izan ditu 2010ean.

Uztarria.com sortu zenetik —2002ko urtarriletik—, 2.352.550 bisita izan ditu webguneak eta 7.129.203 orri zabaldu dituzte irakurleek.

Horiek dira Estatcounter.com webguneak egindako audientzia neurketaren datuak.

Ebiziren rankina

Ebizi euskarazko webguneen rankina eta ataria sortu dute. Rankina hiru irizpideren arabera egin dute: Alexa, Page-Rank eta nabigatzaileen bozketak. Hedabideen artean, Uztarria.com 26. postuan dago. Rankin orokorrean, berriz, 275.ean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide