Bihar, ostirala, hasiko da sagardo denboraldia Añota sagardotegian

Uztarria.eus 2011ko urt. 13a, 14:01

Kupelaren irekiera eta afaria egingo dituzte, 20:30ean hasita

Luis Beloki Añota sagardotegiko arduradunak jakinarazi duenez, "denboraldi justua egitea espero dugu"

Bihar, ostirala, emango diote hasiera Azpeitiko txotx denboraldiari. Añota sagardotegian kupelaren irekiera eta afaria egingo dituzte, 20:30ean hasita. Urteroko legez, bertsolariak izango dira bertan: Andoni Egaña, Xebastian Lizaso eta Iñaki Murua izango dira kantuan.

.200.000 litro sagardo egin dituzte aurtengo denboraldirako. Ekoizpenerako erabili dituzten sagarren %70a etxekoak izan dira eta %30a, berriz, kanpokoa (Normandia, Bretaña...). Añota sagardotegiko arduradun Luis Belokik "denboraldi justua" izango dela uste du, eta iazkoaren modukoa baldin bada "gustura" geldituko direla jakinarazi du.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide