Udalbiltzaren aldeko babes taldeak elkarretaratzea deitu du hilak 18, astearterako

Uztarria.eus 2011ko urt. 14a, 12:01

.19:00etan egingo dute elkarretaratzea plazan eta epaiketa salatzeaz gain Miren Odrizolari elkartasuna adierazi nahi diote antolatzaileek

.21 auzipetuen inguruko epaia hilaren 20an, Sansebastian Egunean egingo du publiko Audientzia Nazionalak

Joan den urriaren 26an bukatu zen Udalbiltzaren kontrako epaiketa. Hilabete batzuk pasatu dira epaiketa bukatu zenetik eta datorren ostegunean, urtarrilaren 20an, egingo du Entzutegi Nazionalak publiko Miren Odriozola azpeitiarra, Xarlo Etxezaharreta hazpandarra eta gainontzeko 19 auzipetuen inguruko epaia.

Hori dela-eta, Udalbiltzaren aldeko babes taldeak elkarretaratzea deitu du urtarrilaren 18, astearterako. 19:00etan egingo dute kontzentrazioa udaletxe aurrean eta epaiketa salatzeaz gain, Miren Odriozolari elkartasuna adieraztea dute helburu antolatzaileek.

Zigor eskariak

Fiskalak 20rentzat -tartean Miren Odriozola azpeitiarrarentzat- hamarna urteko kartzela zigorra eskatu du -Xabier Alegriarentzat ez du zigorrik galdegin-. Dignidad y Justicia herri akusazioak 21 auzipetuentzako 14 eta 23 urte arteko espetxea eskatu du. Defentsak, absoluzioa.

Berria.info auzipetuak egiten ari diren agerraldia zuzenean ematen ari da. Ikusteko egin klik hemen

Ikusi aurretik ateratako albisteak

Fiskalak ez du Miren Odriozolaren zigor eskaera jaitsi

Udalbiltza aske eskatuz

Udalbiltzaren aldeko elkarretaratzea egingo dute larunbatean, plazan

Polizia batek aitortu du eraikuntza nazionalaren aldeko lanak ez duela esan nahi ETA babesten denik

Udalbiltzaren lana zilegi zela esan dute polizia perituek

Hiru udal idazkarik diote Udalbiltza Partzuergoa sortzeko proposamena eurek egin zutela, ez ETAk

Poliziek gaur ere ez dute Udalbiltzako auzipetuen kontrako frogarik aurkeztu

Gaur hasi da Udalbiltzaren aurkako epaiketa udako etenaren ondoren

Poliziek ez dute Udalbiltza ETArekin lotuko lukeen frogarik aurkeztu

Auzitegi Nazionalak Xarlo Etxezaharreta Espainiaren esku uzteko eskatu du

Miren Odriozola: 'Frogarik ez daukate, ez dagoelako'

Miren Odriozola: 'Babes handia jasotzen ari gara eta auzipetuok gustura gaude'

Udalbiltza auzia salatzeko elkarretaratzea egin dute plazan

Azpeitiko Udalak Udalbiltzaren kontrako auzibidea irmoki salatu du

Udalbiltza auziko bideoa ikusteko egin klik hemen .

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide