Lasterka egiteko ekimena antolatu du Udaleko Kirol sailak

Uztarria.eus 2011ko urt. 14a, 14:01

Iaz parte hartu zuten herritarrak.

Izena igerilekuan bertan, Kirol sailera deituta (943 15 00 95) edo kirolak@azpeitia.net helbidean eman daiteke

Bilera informatiboak egingo dituzte hilaren 18an, asteartea, 10:00etan eta 18:15ean

Bosgarren urtez, Udaleko Kirol sailak Zuk ere ahal duzu! Etorri lasterka egitera ekimena antolatu du. Udaleko Kirol sailak jakinarazi duenez, "oraindik zalantzan dauden emakumeak parte hartzera animatu nahi ditugu".

Ekimen hau, 16 urtetik gorako azpeitiar emakumeei dago zuzenduta. Urtarrilaren 25ean hasita, astearte eta ostegunetan egingo dute lasterka eta igerilekuan elkartuko dira: goizetan, 10:00etatik 11:15era eta, arratsaldetan, 18:15etitik 19:30era bitartean.

Izena igerilekuan bertan, Kirol sailera deituta (943 15 00 95) edo kirolak@azpeitia.net helbidean eman daiteke. Hala ere, bilera informatiboak egingo dituzte hilaren 18an, asteartea, 10:00etan eta 18:15ean. Bilera horretan informazioa emateaz gain, aurreko urtetan parte hartu duten kideek euren esperientziaz hitz egingo dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide