Herritarrek urtarrilaren 27ko greban parte hartu dezaten sustatzeko elkarretaratzea egin dute

uztarria.com, Urola Kostako Hitza 2011ko urt. 14a, 14:01

LABeko kideek elkarretaratzea egin dute gaur, ostirala, Landetako biribilgunean.

Urola Kostako langileak urtarrilaren 27ko greba orokorrean parte hartu dezaten sustatzeko egin dute kontzentrazioa

ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuen ustez, pentsio erreformarekin pentsioak murriztu eta pentsio sistema publikoarekin "amaitu" nahi dute

Gaur eguerdian, Landetako biribildunean elkarretaratzea egin dute LABeko kideek. Urola Kostako langileak urtarrilaren 27ko greba orokorrean parte hartu dezaten sustatzeko egin dute kontzentrazioa.

ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuen ustez, pentsio erreformarekin pentsioak murriztu eta pentsio sistema publikoarekin "amaitu" nahi dute. "Botere ekonomikoek jartzen dituzte arauak eta botere politikoek edozer egiten dute hori gauzatu ahal izateko". Horri erantzuna ematea beharrezkoa dela uste dute sindikatuek. "Gizarte eragileak gara beste eredu ekonomiko eta sozial baten aldeko aldarria aurrera eramaten ari garenak. Urtarrilaren 27rako antolatu dugun greba orokorra ez da Pentsio Erreformari erantzuna emateko bakarrik, beste eredu hori lortzeko bidean ere beharrezkoa dela uste dugu". Horregatik, herritarrek greban parte hartzera deitu dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide