Azpeitiarrek marka hautsi dute Emakumezkoen Trindoor Txapelketan

Uztarria.eus 2011ko urt. 17a, 12:01

Gainera, iaz azpeitiarrek egindako marka ere hobetu dute (00:14:04)

Zuzenean final erdietan izango dira iaz txapelketa irabazteagatik

Joan den zapatuan, hilak 15, hasi zen Emakumezkoen Trindoor Txapelketa, Azpeitiko taldearen erakustaldiarekin. Iazko txapelketa irabazteagatik Hiru Erregeen Mahaiko Lehiaketa Batzordeak sari-txartela eman zien azpeitiarrei eta, ondorioz, kanporaketa jokatu beharrean agerraldia egin zuten.

.00:14:04ko marka egin zuten azpeitiarrek. Nerea Etxeberriak korrikako marka egin zuen: 00:05:14. Onintza Zeberiok arraunean 700 metro egin zituen eta 00:03:02 marka eskuratu zuen. Mireia Epelde txirrindulariak, berriz, 00:05:48 minutuan egin zituen 4 kilometro bizikletan.

Mireia Epeldek, Nerea Etxeberriak eta Onintza Zeberiok osatutako taldea final erdietara pasatuko da zuzenean eta final laurdenetan hamabost talde ariko dira nor baino nor. Gero, final laurden horietatik zortzi talde sailkatuko dira final erdietara eta Azpeitiko taldea ere han izango da. Oraindik ikusteko dago aurkaria nor izango duen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide