Kalte material handiak eragin ditu altzari lantegi bateko suteak

Urola Kostako Hitza 2011ko urt. 17a, 12:01

Suhiltzaileek azkar lortu dute sua kontrolatzea

.09:30ak inguruan hasi da sutea, urteetan hutsik egon den lantegian

Atzo, igandea, beste sute bat piztu zen Landetako Eman enpresan

Gaur goizeko 09:30ak inguruan sutea piztu da Landeta auzoko altzari lantegi batean. Berehala bertaratu dira suhiltzaileen lau kamioi eta sua itzaltzeari ekin diote. Lantegiaren alboko lokal batean barnizak eta erregaiak zeudenez, berehala atera dituzte haiek ere eta 10:00ak alderako kontrolatua zuten sua. Kalte pertsonalik eragin ez duen arren, kalte materialak handiak izan dira, barruan zegoen guztia kixkali baita.

Mobaux SL altzari enpresa zegoen lehen lantegi horretan, baina, duela urte batzuetatik geldirik zegoen. Gaur makinak mugitzen ari zirela sortu da sutea.

Atzo beste sute bat

Atzo, igandea, beste sute bat piztu zen Landeta auzoko Eman barnizak egiten dituzten enpresan. Enpresako arduradunen arabera, "enpresaren %20a suntsitu du suak".

Pare bat ordu behar izan zituzten suhiltzaileek sua kontrolatzeko eta raindik ez dakite zerk eragin zuen sutea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide