Gaur, asteartea, egingo dituzte haurrek eta helduek danborradako azken entseguak. Haur eta gaztetxoek, 16:00etan egingo dute entsegua Izarritz pilotalekuan. Helduek, berriz, 21:00etan hasita.
Gernika Sarearen proposamena
Urtarrilaren 11n elkarteetako zuzendariek egin zuten bileran adostu moduan, elkarte eta talde bakoitzak gaur jakinaraziko du Bake bidean
akordioaren puntu nagusiak irakurtzea nahi duten ala ez. Beraz, gaur jakingo da irakurketa egin edo ez.
Pantaila erraldoia Perez Arregin
Aurtengo helduen danborradan lau talde gehiago izango direnez, batzuk Parrokia atarian dauden bitartean besteak Perez Arregi plazatxoan egongo dira. Perez Arregi plazatxoan dauden taldeek pantaila erraldoia izango dute Parrokiakoa zuzenean ikusi ahal izateko eta beraiekin batera danborrak astintzeko.