Ama Say, Borrokan eta Ornitorrinkusen emanaldiak atzeratu egingo dituzte

Uztarria.eus 2011ko urt. 18a, 14:01

Ama Say eta Borrokan taldeen kontzertuen ordez, Abiba disko-jaia izango da Sanagustinen zapatu honetan

Ornitorrinkusen kontzertua hilaren 30erako zegoen aurreikusita, baina atzeratu egin dute hau ere

Ama Say eta Borrokan taldeek kontzertua eman behar zuten zapatu honetan, hilak 22, baina atzeratu egin dute emanaldia. Datak zehazteko daude, baina urtarrilean behintzat ez dira Sanagustin kulturgunean izango. Kontzertu horren ordez, Abiba disko-jaia izango da Udalak antolatuta, Sanagustinen, 22:30ean hasita.

Datorren asterako aurreikusita zegoen Ornitorrinkusen emanaldia ere atzeratu egingo da, eta datak aurrerago zehaztuko dituztela adierazi du Kultur Mahaiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide