Azpeitiko Gernika Sarea taldearen proposamena, Bake bidean akordioaren puntu nagusiak irakurtzea, onartu zuten atzo, hilak 18, danbor taldeek. Helduen danborradako azken entseguaren ondoren hartu zuten erabakia eta, beraz, gauerdian Bake bidean
akordioaren puntuak irakurriko dituzte.
Erabakia, Gernika Sarea taldeak "pozarren" hartu du. Taldearen ustez, "jendartearen ekarpena beharrezkoa da bizi dugun testuinguru politikoan". Gainera, "Azpeitiko herritarrek hamaika aldiz erakutsi duten moduan, aterabide demokratiko baten aldeko konpromisoa agertu dute eta, aurrera begira, ildo beretik jarraitzera animatu nahi dugu jendea", adierazi du.