Danbor jole txikiak hasi dira festaz gozatzen

Uztarria.eus 2011ko urt. 19a, 20:01

Herriko ikastetxeetako ikasle gazteenek doinuz eta kolorez bete dituzte jolaslekuak

Ikasleen danborradetako argazki bildumak, albiste honetan

Sarriegiren eta Franzesenaren doinuek bazkalondotik hasita bete dute aurten ere Azpeitiko airea, San Sebastian bezpera honetan. Herriko ikastetxeetako ikasle gazteenek doinuz eta kolorez bete dituzte jolaslekuak, ikusle izan dituzten dozenaka lagunen gozamenerako. Lainopean, baina goizeko lanbrorik gabe, kanpoko jolaslekuetan egin ahal izan dute azkenean festa Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, Ikasberri Azpeitiko Ikastolan eta Iraurgi Ikastetxean.

Argazki bildumak osatu ditu Uztarriak: Ikasberrikoa, Iraurgikoa eta Karmelo Etxegaraikoa

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide