Peñagarikano eta Saralegi nagusi Sansebastianetako pilota jaialdian

Uztarria.eus 2011ko urt. 21a, 15:01

Azpeitiko eta Mugiroko pilotariek osatutako bikoteak 22-14 irabazi zioten Arretxe II eta Otxandorenari

.4 eta erdian Leiza nagusitu zen Diazen kontra

Atzo, San Sebastian eguna, jokatu zen Azpeitian sansebastianetako pilota jaialdia. Asegarceko pilotariak izan ziren protagonista eta Kepa Peñagarikano Azpeitiko pilotaria ere ikusi genuen kantxan. Saralegirekin osatu zuen bikotea Peñagarikanok eta 22-14 irabazi zioten Arretxe II eta Otxandorenari. Saralegik joko ona egin zuen partidan zehar.

.4 eta erdian, berriz, Leiza eta Diaz aritu ziren nor baino nor eta Leiza izan zen garailea. Diazek 10 tanto egin zizkion.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide