Hiruna egin dute Lagun Onak eta Baskoniak

Uztarria.eus 2011ko urt. 24a, 12:01

Atsedenaldira 1-3 galtzen joan zen Azpeitiko taldea

Julen Santestebanek sartutako bi golei esker berdindu zuen Lagun Onakek partida

Joan den zapatuan, hilak 22, Lagun Onak eta Baskoniak Espainiako Hirugarren Mailako partida jokatu zuten Garmendipeko zelaian, eta hiruna egin zuten.

Unai Etxeberria azpeitiar jokalariak 15. minutuan sartu zuen 1-0eko gola. Atsedenaldira 1-3 galtzen joan zen Lagun Onak eta bigarren zatian lortu zuten berdintzea. Eskisabelek Julen Santesteban atera zuen berdegunera 55. minutuan eta honek bi gol sartu zituen.

Lagun Onak sailkapeneko bederatzigarren postuan dago, 32 punturekin. Baskonia, berriz, hamabigarren postuan dago 25 punturekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide