Bihar, asteazkena, egingo dute 2011.urteko lehenengo odol-emate saioa. Betiko legez, anbulatorioan izango da, 18:00etatik 21:00etara.
Elkarteak gazteei odol-emaile egin daitezen "dei berezia" egiten die.
Iazko balorazioa, positiboa
Odol Emaleen Elkarteak jakinarazi duenez, "2010.urtea oso ondo bukatu dugu": "Abenduan 106 odol-emate izan ziren eta urte guztian, berriz, 1.108.
Elkarteak "eskerrak eman nahi" dizkie Udalari, Ogi-Ederri, Manso anaiaki, Bieleri eta urte guztian "odola eta bizia eman duten guztiei".