Kalitate Turistikoaren ziurtagiria eskuratzeko deialdia egin du Iraurgi Lantzenek

Uztarria.eus 2011ko urt. 31a, 13:01

Programan parte hartu nahi duten establezimentuek otsailaren 9a, asteazkena, bitartean dute izena emateko aukera

Programak lau urteko iraupena du; urtean 5 edo 6 hilabete

Urola Erdiko alojamentu, jatetxe eta ostalaritzarekin lotura duten establezimentuei dago zuzenduta Kalitate Turistikoaren Konpromisoa ziurtagiria eskuratzeko programa. Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailburuordeak bultzatu duen eta Iraurgi Lantzen S.A.-k koordintazen duen programaren helburuak honakoak dira: establezimenduen kudeaketan etengabeko hobekuntza bermatuko dituzten tresnez ornitzea eta eskualdea kalitatezko inguru turistiko bilakatu eta Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailburuordetzak arlo horretan dituen helburuekin bat egitea.

Parte hartzeko interesa duten establezimenduetako kideek otsailaren 9a, asteazkena, baino lehen Iraurgi Lantzenen egoitzara hurbildu edota 943 85 11 00 zenbakira deitu beharko dute.

Programak lau urteko iraupena du. Urtero 5 edo 6 hilabeteko kursoa izaten da; taldekako eta norbanako formakuntzarako. Lehenengo zikloa bukatutakoan, prozesua gainditu duten establezimenduek Kalitate Turistikoaren Konpromezua ziurtagiria jasoko dute, eta datozen hiru urteetan konpromiso hori berritzen joan beharko dute.

Hona, Azpeitian 2009 eta 2010. urteez geroztik ziurtagiria berritzea lortu duten establezimenduak:

  • Mikel Uria jatetxea (2010)
  • Kiruri jatetxea (2009)
  • Jai Alai jatetxea (2009)
  • LarraƱaga hotela (009)
  • Burnibidearen Euskal Museoa (2009)

Establezimendu hauek eta eskualdeko beste batzuk otsailaren 10ean, osteguna, ziurtagiri berriak jasoko dituzte Intsausti Jauregian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide