'Bost geldialdi historian' ekimenaren balorazio "positiboa" egin du Iraurgi Lantzenek

Uztarria.eus 2011ko ots. 1a, 12:02

Azpeitiko bi leku historiko biltzen dira eskaintza turistikoan: Loiolako Santutegia eta Trenaren Museoa

Iraurgi Lantzenek 2011rako dituen erronka nagusiak produktua erabiltzaile gehuagorengana irisaraztea eta zerbitzuak gehitzea dira

Bost geldialdi historian ekimena produktu turistiko gisan atera zuen joan den apirilean Iraurgi Lantzenek. Bost leku historiko biltzen ditu eskaintza turistikoak: Algorri (Zumaia), Ekainberri (Zestoa), Loiolako Santutegia (Azpeitia), Trenaren Museoa (Azpeitia) eta Zuloaga Museoa (Zumaia).

Iraurgi Lantzenek eskaintza turistikoa egin zuenetik ia urtebete pasatu da eta ekimenaren balorazio "positiboa" egin du: "salmenta kopuruarekin konforme gaude eta eskualdea turistikoki egituratzen lagundu duen elimena izan da".

Forfait moduko txartel batzuk atera zituzten bost eskaintza turistikoak 10 euroren trukean bisitatu ahal izateko. Iraurgi Lantzenek jakinarazi duenez, "295 txartel saldu ditugu eta zigilatze kopurua 709koa izan da, gehiengo posiblearen %47a".

2011ri begira

Aurtengo denboraldi turistikoari dagokionean, produktua erabiltzaile gehiagorengana irisaraztea eta zerbitzuak gehitzea da Iraurgi Lantzenen erronka. Horretarako, txartel edo 'forfait'-en informazio eta salmenta puntu gehiago jarriko dituztela iragarri dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide