Ia 3.000 euro lortu ditu Misio Taldeak gabonetan

Uztarria.eus 2011ko ots. 2a, 12:02

.2.965 euro irabazi dituzte hain zuzen

Misio Taldeak "oso balorazio positiboa" egin du

Joan den Gabonetan, Azpeitiko Misio Taldeak denda ireki zuten urtero bezala. Inoiz baino diru gehiago lortu dutela adierazi dute Misio Taldekoek: 2.965 euro hain zuzen.

Taldeak "oso balorazio positiboa" egin du eta dendara gerturatu ziren guztiei eskerrak eman nahi dizkie euren laguntzagatik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide