Matxinbentako santageda festak ostiralean hasiko dira

Uztarria.eus 2011ko ots. 2a, 12:02

Ostiralean, hilak 4, Santa eskean irtengo dute gazteek

Festa Batzordeak jakinarazi duenez, "festei eustea eta horiek ez galtzea da antolatzaileon helburua"

Urteroko legez, Santa Ageda Eguna gerturatzen ari dela-eta, Matxinbentako Festa Batzordeak egitarau zabala antolatu du ostiraletik igandera bitarterako. Gabon ostean hasi ziren egitaraua prestatzen eta Festa Batzordeak jakinarazi duenez, "festei eustea eta horiek ez galtzea da antolatzaileon helburua".

Ostiralean, Santa Ageda bezperan, hasiko dituzte festak santa eskearekin. Iluntzean, erromeria izango da Xabier Etxaniz eta Lidia Irigoienekin.

Santa Ageda Eguna izango da zapatuan, eta hainbat ekimen antolatu dituzte goiz eta iluntze parterako. Igandean bukatuko dira festak, baina egun guztian izango da zer gozatua: ume jolasak, pilota partidak, herri kirolak...

Hona egitaraua:

Otsailak 4, ostirala

08:00etan, Santa eskean irtengo dute gazteek Laja, Izer eta Loidisaletxerekin.

20:30ean, suziriak festei hasiera emateko.

22:30ean, erromeria Xabier Etxanizekin eta Lidia Irigoienekin.

Otsailak 5, zapatua: Santa Ageda Eguna

11:00etan, meza Azpeitiko jubilatuen abesbatzarekin.

Ondoren, jubilatuentzat hamaiketakoa.

21:00etan, bertso afaria Iker Zubeldiarekin ta Julio Sotorekin. Lopetegi ahizpak soinu-jotzaile ariko dira. Afarirako txartelak aurrez hartu behar dira Beko tabernan (943 88 63 15)

Otsailak 6, igandea

11:00etan, meza.

11:30ean, umeentzako jolasak.

12:00etan, pilota partidak: Azpeitiko Ilunpe Elkarteko pelotariekin.

Goiz guztian artisau azoka.

17:30ean, herri kirol emanaldia: aizkoran, Azurmendi eta Nazabal eta, harri jasotzen, Aimar Irigoien ta Izeta II.a.

Herri kirolak bukatzean, Matxinbentako otarraren zozketa.

Egun guztian Itzeder ta Joseba trikitilariak ariko dira giroa alaitzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide