Hamahiru azpeitiar igerilarik hartuko dute parte XI. Kutxa Sarian

Uztarria.eus 2011ko ots. 2a, 13:02

Igandean, hilak 6, jokatuko dute txapelketa Legazpin

Bakarka nahiz taldeko probetan hartuko dute parte igerilariek

Datorren igandean, hilak 6, Legazpin jokatuko dute hamahiru azpeitiar igerilarik XI. Kutxa Saria. Joan den zapatuan sailkatu ziren hamahiru igerilariak OƱatin jokatutako kanporaketan lortutako emaitzei esker. Guztira, 24 azpeitiar igerilarik hartu zuten parte proban.

Datorren igandeko txapelketa alebin eta infantil mailako igerilarientzat izango da eta honakoak dira sailkatu diren azpeitiarrak:

.50 metro tximeletan; Jon Irigoien. 50 metro bizkarrean; Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Unai Orbea, Markel Aranburu eta Ainhoa Goenaga. 50 metro bularren; Jon Aizpuru. 50 metro librean; Aiora Beristain, Miren Caballero eta Pablo Etxeberria.

Taldeka, 50x4 proban, Oihana Goenaga, Imanol Odriozola, Miren Caballero eta Jakes Arteaga sailkatu dira alebin mailan. Aldiz, Ainhoa Goenaga, Pablo Etxeberria, Alazne Bereziartua eta Jon Irigoien infantil mailan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide