Nerea Etxeberriak Idiazabalgo Krosa irabazi du

Uztarria.eus 2011ko ots. 2a, 17:02

Joan den igandean, urtarrilak 30, jokatu zuten Idiazabalgo XXXI. Herri Krosa

.00:39:41 denbora burutu zuen azpeitiar lasterkariak

Nerea Etxeberria azpeitiarrak irabazi zuen joan den igandean, urtarrilak 30, Idiazabalgo XXXI. Herri Krosa. 00:39:41 denbora eginda lortu zuen emakumezkoetan lehenengo postua. Eneritz Sein izan zen bigarren sailkatua, eta minutu eta hogei segunduko aldea atera zion Etxeberriak.

Emaitzarekin "oso gustura" dagoela adierazi dio Nerea Etxeberriak Uztarria.com-i: "Oso gustura nago lortutakoarekin, kros polita da, herrikoia, eta giro ona egoten da bertan".

2008an ere garaile

2008an hartu zuen aurrenekoz Idiazabaleko Krosean parte eta orduan ere lasterketa irabazi egin zuen, 00:40:56 denbora eginda.

Orduz geroztik, urtero hartu du lasterketan parte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide