Ezker abertzalearen legalizazioa eskatzeko, kotxe karabana

Uztarria.eus 2011ko ots. 3a, 12:02

Zapatuan, hilak 5, 11:00etan abiatuko da karabana plazatik

Ezker abertzalearen ustez, "Euskal Herriak bizi duen une politikoak ezker abertzalearen ahotsa izango den proiektu politiko legal baten premia du"

Ezker abertzalearen legalizazioa eskatzeko kotxe karabana egingo dute zapatuan, hilak 5, 11:00etan plazatik abiatuta. Ezker abertzalearen iritziz, "Euskal Herriak bizi duen une politikoak ezker abertzalearen ahotsa izango den proiektu politiko legal baten premia du". Gainera, "demokrazia osoko agertoki bat eraiki nahi duen orok legalizazioaren alde ekiteko momentua" dela adierazi dute.

Ezker abertzalearen usetz, pertsona guztien eskubideak errespetatuak izan daitezen, proiektu politiko guztiak egingarriak izan daitezen eta aukera politiko guztien artean libreki hautatu ahal izateko, "beharrezkoa da legalizazioa".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide