Juanjo Olaizolak Tren Museoko zuzendari izaten jarraituko du

Uztarria.eus 2011ko ots. 3a, 13:02

Museoa fundazio bilakatu eta zuzendari berria aukeratu bitartean karguan jarraituko du Olaizolak

Duela hilabete inguru kargugabetu zuten Olaizola

Eusko Trenek Juanjo Olaizola Azpeitiko Tren Museoko zuzendaria karguan berrezarri du. Duela hilabete inguru zuzendaritzatik kargugabetu zuten Olaizola eta, orduz geroztik, babes zabala jaso du Tren Museoko zuzendariak.

Olaizolak Uztarria.com-i adierazi dionez, "museoa fundazio bilakatu eta zuzendari berria aukeratzeko prozesua bukatu bitartean, zuzendaritzan jarraituko dut". Olaizolak gaineratu duenez, "ez zait bidezkoa iruditzen 20 urte zuzendari karguan egon ostean, berriro, aukeraketa prozesua pasatu behar izatea".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide